Azkenengo honetan, blogari amaiera emateko, lauhilabetean zehar landutakoari buruzko hausnarketa edo gogoeta egitea aukeratu dugu, arlo honetan izandako esperientzia zuekin konpartitzeko asmoz:
Irakasgaia hasi aurretik, ez genekien zeri buruz izango zen. Hala ere, aurreiritzi positiboak genituen. Izan ere, informazio eta komunikaziorako teknologiari buruzko interes handia genuen, gaur egun gizartean pil-pilean dagoen gai bat delako.
Horrez gain, esan dezakegu, Ikt-ko ikasgaian lantzen diren edukiak umeekin garatzea oso aproposa iruditzen zaigula. Azken finean, gure ikasleak errealitera hurbildu behar ditugu, inguratzen dioten munduaren ezagutza transmititzeko. Hori dela eta, ikasgelan landu ditugun helburu eta edukiak oso interesgarria izan direla pentsatzen dugu. Izan ere, gure etorkizunean erabiliko ditugulakoan gaude.
Espero dugu egindako lan guztia ezagutzak eraikitzeko baliogarria izatea, eskerrik asko zuen arretagatik!
Mundua aldatzen doa, teknologia berriak agertzen dira, berrikuntza horietan murgildu behar gara, ezin gara atzean geratu... Baina guzti hau beharrezkoa da?
2011/12/09
Abenduak 9an: AZKEN AURKEZPENA
Gaurko klasean, azkenengo taldeak bere lana aurkeztu du. IKtko kazetariak hauek izan dira: Nerea Sanchez, Maitane Swarch eta Amaia Malaina. Hauen lana, kurtsoan egin ditugun aurkezpenak aztertzea eta ondorioak ateratzea izan da, aurkezpenei dagokionez, kritika txiki bat eginez.
Bideoa ikusi ostean, esan dezakegu, bideoan jarri dituzten adibideak ez direla egokiak izan, klaseko jendea barregarri utzi baitu. Gure ustez, horrelako lan bat egiteko, eta kritika negatiboa egiteko erreferentzia bezala beste baliabide batzuk erabili ahal izango zituzten, klasekideak horretan murgildu gabe.
Horrez gain, kurtsoan egindako lanen laburpena aurkeztu dute, bideo formatuan ere, bere blogean aurkitu daitekeena, bertan egindako aurkezpen guztiak jasota daude.
Bideoa ikusi ostean, esan dezakegu, bideoan jarri dituzten adibideak ez direla egokiak izan, klaseko jendea barregarri utzi baitu. Gure ustez, horrelako lan bat egiteko, eta kritika negatiboa egiteko erreferentzia bezala beste baliabide batzuk erabili ahal izango zituzten, klasekideak horretan murgildu gabe.
Horrez gain, kurtsoan egindako lanen laburpena aurkeztu dute, bideo formatuan ere, bere blogean aurkitu daitekeena, bertan egindako aurkezpen guztiak jasota daude.
2011/12/02
Abenduak 2an: AURKEZPENAK EGITEN
Gaurko klasean, aurkezpenekin jarraitu dugu eta talde ezberdinek bere testuen gaiak aztertu ostean hurrengo azalpenak eman dizkigute:
1) ESKOLETAKO IKT-AREN JARRERA ONARI BURUZKO EUROPA POLITIKA
Kritika bat aurkeztu digute bertso baten bidez. Kritika honen oinarria, antzineko teknologiak eta gaur eguneko teknologiak dira.
2) INFORMAZIO DIGITALA ETA KONPETENTZIA ESKOLAN
Gelakide hauek taldea banatu eta bakoitzak bere zatia azaltzea erabaki du.
Aipatu dituzten datu garrantzitsuak hurrengoak iruditu zaizkigu:
- XXI. Mendean aldaketa asko sortu dira, inprenta sortu zenetik, teknologia berrietara egondako bilakaera nagusia.
- Alfabetatze berrien garrantzia.
- Helburua: autoikaskuntza. Edozein pertsonak ikasten ikasi beharko du.
- Multialfabetatzearen dimentsioak: instrumentala kognitibo, sozioaktitudinala, axiologikoa…
- Informatzen, adierazten eta komunikatzen ikasteko konpetentziak IKT bitartez.
- Erronkak
- Dekalogoa, hau da, kontuan hartu behar diren gauzak hurrengoak dira: teknologiaren bitartez hezkuntza helburua IKT lan indibiduala zein kooperatiboa erabili eta IKTko aktibitateakbat egin behar dute curriculumarekin.
- Metafora: Platonen kobazuloarekin parekatu dute gaia.
Lan hau, oso garrantzitsua iruditu zaigu, irakasle lanari dagokionez.
3)BALIABIDE ETA ERREKURTSO TEKNOLOGIKOEN ERAKUNDE HEZIGARRIAK
Elkarrizketa baten bidez eginiko bideoa da, IKTari buruzko ikasle gazte baten eta teknologia berrietan aditua den emakume baten artean.
4)IRAKASLE ETA IKASLEENTZAKO GAITASUNEN MAPAK
Teknologiak eskolan txertatzeko, bi aktore beharrezko daude, ikasleak eta irakasleak, eta bigarren hau; sortzaile kritikoa eta sortzailea izan behar da.
Zer da gaitasuna? Irtenbideak bilatzeko garatzen den jarduera.
Ondorioak: IKTak eskolan lantzea beharrezkoa da, ezagutza sakonagoa izateko. Honek teknologien aurrerapausu handia suposatuko luke.
5)TEKNOLOGI BERRIAK HEZKUNTZAN
IKTak hezkuntzara nola eraman, haren eragina, ikuspegi pedagogiko… landu dute gai honetan. Hau azaltzeko bideo bat erabili dute, Bideoa, irudi ta taldekide bakoitzaren azalpenez osatuta dago.
6)ORDENAGAILUAK, EMOZIOEN SORTZAILE
Talde honek gure testu bera ikertu du eta hori dela eta, ulertzeko errezena suertatu zaigu, aurretik sakonki landua izan dugulako.
Hasteko, hezkuntzako IKT-ak erailtzeko 2 ikuspegi ezberdin aurkeztu digute. Alde batetik, teknoobia; eta beste batetik, teknofilia.
Hauek aurkeztu eta gero, aldaketen asistentzia, errekurtso falta, informazio falta, irakasle- ikasleen arteko belaunaldien aldaketa...aipatu digute.
Beste alde batetik, pertsona batzuk kexkatuta daude ordenagailuak irakasleak ordezkatu ahal dituztelako hain zuzen ere.
Hala ere, esperientziari garrantzia man behar diogula gogoratu digute aplikazio berrien aurrean. Izan ere, informatikak eragin handia duelako gure izaera eraldatzen baitu.
Azkenik, emakumeen papera tknologiako alderdian baztertuta dagoela. Hizkuntza, zaindu behar zenez, emakumeak 2. planoa zuen.
Modu dibertigrri batean aurkeztu digute bideoa.
7) Eskola 2.0 eskoletan erabiltzen diren.
IKTaren erabilera anitzak dira eta hauek eskoletan integratu behar dira. Horretarako, irakaslea kritikoa eta autonomoa izan behar da, jarrera irekia eta ikertzailea izanik.
8)Irakasleen formakuntza.
Gorlizeko ikastetxeko irakasle bati galdeutu diete eta horri buruzko bideo bat osatu diete.
5.mailako ikasle bakoitzak ordenagailu bana nahiz eta ziklo guztiei zabaldu ahi duten aukera hori. Orain dela 5-6 urte sarearen premia igerri zen. Irakasleen formakuntzari dagokionez, dibertsitatea egon da. Izan ere, irakasle batzuek ikastaroak egin behar izan dituzte eta hor denbora falta nabaritu da eta beste batzuek aldiz, formakuntza pertsonala izan dute.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)