2011/12/09

HURRENGORARTE!

          Azkenengo honetan, blogari amaiera emateko, lauhilabetean zehar landutakoari buruzko hausnarketa edo gogoeta egitea aukeratu dugu, arlo honetan izandako esperientzia zuekin konpartitzeko asmoz:

          Irakasgaia hasi aurretik, ez genekien zeri buruz izango zen. Hala ere, aurreiritzi positiboak genituen. Izan ere, informazio eta komunikaziorako teknologiari buruzko interes handia genuen, gaur egun gizartean pil-pilean dagoen gai bat delako.

          Horrez gain, esan dezakegu, Ikt-ko ikasgaian lantzen diren edukiak umeekin garatzea oso aproposa iruditzen zaigula. Azken finean, gure ikasleak errealitera hurbildu behar ditugu, inguratzen dioten munduaren ezagutza transmititzeko. Hori dela eta, ikasgelan landu ditugun helburu eta edukiak oso interesgarria izan direla pentsatzen dugu. Izan ere, gure etorkizunean erabiliko ditugulakoan gaude.

        Espero dugu egindako lan guztia ezagutzak eraikitzeko baliogarria izatea, eskerrik asko zuen arretagatik!

Abenduak 9an: AZKEN AURKEZPENA

        Gaurko klasean, azkenengo taldeak bere lana aurkeztu du. IKtko kazetariak hauek izan dira: Nerea Sanchez, Maitane Swarch eta Amaia Malaina. Hauen lana, kurtsoan egin ditugun aurkezpenak aztertzea eta ondorioak ateratzea izan da, aurkezpenei dagokionez, kritika txiki bat eginez.
Bideoa ikusi ostean, esan dezakegu, bideoan jarri dituzten adibideak ez direla egokiak izan, klaseko jendea barregarri utzi baitu. Gure ustez, horrelako lan bat egiteko, eta kritika negatiboa egiteko erreferentzia bezala beste baliabide batzuk erabili ahal izango zituzten, klasekideak horretan murgildu gabe.
        Horrez gain, kurtsoan egindako lanen laburpena aurkeztu dute, bideo formatuan ere, bere blogean aurkitu daitekeena, bertan egindako aurkezpen guztiak jasota daude.

2011/12/02

Abenduak 2an: AURKEZPENAK EGITEN

Gaurko klasean, aurkezpenekin jarraitu dugu eta talde ezberdinek bere testuen gaiak aztertu ostean hurrengo azalpenak eman dizkigute:

1) ESKOLETAKO IKT-AREN JARRERA ONARI BURUZKO EUROPA POLITIKA

Kritika bat aurkeztu digute bertso baten bidez. Kritika honen oinarria, antzineko teknologiak eta gaur eguneko teknologiak dira.

2) INFORMAZIO DIGITALA ETA KONPETENTZIA ESKOLAN

Gelakide hauek taldea banatu eta bakoitzak bere zatia azaltzea erabaki du.
Aipatu dituzten datu garrantzitsuak hurrengoak iruditu zaizkigu:
- XXI. Mendean aldaketa asko sortu dira, inprenta sortu zenetik, teknologia berrietara egondako bilakaera nagusia.
- Alfabetatze berrien garrantzia.
- Helburua: autoikaskuntza. Edozein pertsonak ikasten ikasi beharko du.
- Multialfabetatzearen dimentsioak: instrumentala kognitibo, sozioaktitudinala, axiologikoa…
- Informatzen, adierazten eta komunikatzen ikasteko konpetentziak IKT bitartez.
- Erronkak
- Dekalogoa, hau da, kontuan hartu behar diren gauzak hurrengoak dira: teknologiaren bitartez hezkuntza helburua IKT lan indibiduala zein kooperatiboa erabili eta IKTko aktibitateakbat egin behar dute curriculumarekin.
- Metafora: Platonen kobazuloarekin parekatu dute gaia.
Lan hau, oso garrantzitsua iruditu zaigu, irakasle lanari dagokionez.

3)BALIABIDE ETA ERREKURTSO TEKNOLOGIKOEN ERAKUNDE HEZIGARRIAK

Elkarrizketa baten bidez eginiko bideoa da, IKTari  buruzko ikasle gazte baten eta teknologia berrietan aditua den emakume baten artean.

4)IRAKASLE ETA IKASLEENTZAKO GAITASUNEN MAPAK

Teknologiak eskolan txertatzeko, bi aktore beharrezko daude, ikasleak eta irakasleak, eta bigarren hau; sortzaile kritikoa eta sortzailea izan behar da.
Zer da gaitasuna? Irtenbideak bilatzeko garatzen den jarduera.
Ondorioak: IKTak eskolan lantzea beharrezkoa da, ezagutza sakonagoa izateko. Honek teknologien aurrerapausu handia suposatuko luke.

5)TEKNOLOGI BERRIAK HEZKUNTZAN

IKTak hezkuntzara nola eraman, haren eragina, ikuspegi pedagogiko… landu dute gai honetan. Hau azaltzeko bideo bat erabili dute, Bideoa, irudi ta taldekide bakoitzaren azalpenez osatuta dago.

6)ORDENAGAILUAK, EMOZIOEN SORTZAILE

Talde honek gure testu bera ikertu du eta hori dela eta, ulertzeko errezena suertatu zaigu, aurretik sakonki landua izan dugulako.
 Hasteko, hezkuntzako IKT-ak erailtzeko 2 ikuspegi ezberdin aurkeztu digute. Alde batetik, teknoobia; eta beste batetik, teknofilia.
Hauek aurkeztu eta gero, aldaketen asistentzia, errekurtso falta, informazio falta, irakasle- ikasleen arteko belaunaldien aldaketa...aipatu digute.
Beste alde batetik, pertsona batzuk kexkatuta daude ordenagailuak irakasleak ordezkatu ahal dituztelako hain zuzen ere.
Hala ere, esperientziari garrantzia man behar diogula gogoratu digute aplikazio berrien aurrean. Izan ere, informatikak eragin handia duelako gure izaera eraldatzen baitu.
Azkenik, emakumeen papera tknologiako alderdian baztertuta dagoela. Hizkuntza, zaindu behar zenez, emakumeak 2. planoa zuen.
Modu dibertigrri batean aurkeztu digute bideoa.

7)  Eskola 2.0 eskoletan erabiltzen diren.

IKTaren erabilera anitzak dira eta hauek eskoletan integratu behar dira. Horretarako, irakaslea kritikoa eta autonomoa izan behar da, jarrera irekia eta ikertzailea izanik.

8)Irakasleen formakuntza.

Gorlizeko ikastetxeko irakasle bati galdeutu diete eta horri buruzko bideo bat osatu diete.
5.mailako ikasle bakoitzak ordenagailu bana nahiz eta ziklo guztiei zabaldu ahi duten aukera hori. Orain dela 5-6 urte sarearen premia igerri zen. Irakasleen formakuntzari dagokionez, dibertsitatea egon da. Izan ere, irakasle batzuek ikastaroak egin behar izan dituzte eta hor denbora falta nabaritu da eta beste batzuek aldiz, formakuntza pertsonala izan dute.

2011/11/18

Azaroak 18an: AURKEZPENAK EGITEN

Gaur goizean, jarraitu dugu aurkezpenekin eta hurrengoak izan dira aurkeztu dutenak:

· Teknologia berriak hezkuntzan:
Talde honek, ezberdinak aurkeztu digu, hezkuntzaren aldaketa ikusi dugu, paradigma ezberdinen bitartez, bai paradigma interpretatzaile, baita positibista ere. Teknologiak hainbat baliabide eskaintzen dizkigula hezkuntzan erabili ahal izateko ere azaldu digute.

· "La competencia e informacional en la escuela":
Mende honetan jaio garenak, "natibo digitala" izena hartzen dugu. Bertan lau dimentsio azaldu dizkigute. Dimentsio instrumentala, kognitiboa, sozioaktitudinala eta axiologikoa.

· Teknofilia vs teknofobia:
Talde honek, teknofilia eta teknofobia hitz gako hauek aurkeztu dizkigute. Alde batetik, teknologiarekiko zaletasuna agertzen da eta bestetik, teknologiaren beldurra azalerazteari dagokio, hau da, umeak irakasleak baino gehiago jakinaraztearen beldur izaten da irakaslearen fobia.



· Errekurtso edukatiboa:
Talde honek, ikastola batera joan dira umeei eta irakasleei ikt- ri buruz galdetzeko, non erabiltzen dituzten ordenagailuak eta teknologi berriak. Irakasleak, azaldu digu, eskola 2.0 lantzen dutela, baita txanela programarekin lantzen dutela. Matematika arloan, biderketak lantzen badute, ordenagailuan biderketaren ariketak egingo dituze baina nagusitzen denak, jolasak izaten dira.

· Euskadiko marko estrategikoa:
Talde honek, berriro gogoratu digu, teknologien paradigma, oso azkar sartu dela hezkuntan. Aldi berean, hobeto dela, dauzkagun aurreraen teknologikoekin ikastea, "chapa" baten bidez ikasi ordez. Beti curriculumera moldatuz, umeentzako adibidez internet- eko hainbat ariketa egin dezakete ikasteko.

· Hezkuntzarako teknologia, mundu teknologiratu batean:
Hiru ideia nagusi aurketu dizkigute. Alde batetik, teknologiaren erabilera egokia eta funtseko egungo eskoletan zein etorkizunekoetan. Bestetik, teknologiaren erabileraren normaltasuna eragin ikasleen egunerokotasunean, hauekiko antsietatea ez sortzeko. Azkenik, hezkuntzarako teknologia IKT-etan ez oinarritzeko.


· Iktl lantzeko:
Ez dago erabilgarri blog-a.

2011/11/17

Zalantzak landuz.

     . Zer da metafora ?

         Metafora, hitz edo obektu bat beste era batean adierazteko erabiltzen dugun kontzeptua da. Bertan, ez dira sinomimoak erabiltzen, baizik eta antzekotasunak dituzten ideien bidez ordezkatzen dira. Beste modu batean esanda, hizkuntz elementu baten berezko adiera irudizko adiera batera igaroaraztean datzan figura, analogian oinarritua, baina konparazio espliziturik agertzen ez duena. "Gaitzaren erroa, biziaren udaberria" metaforak dira.

2011/11/11

Azaroak 11a: AURKEZPENAK EGITEN

        Gaurko goizean, hainbat taldek aurkezpenak egin ditugu, seik konkretuki.Aurkezpen hauek, Alaitzek lehenengo egunetan banatutako testuei buruzkoak izan dira. Orokorrean, denek teknologiari buruz hitz egin duten arren, aurkezpen batzuk beste batzuk baino interesgarriagoak izan dira.

Hurrengo aurkezpenak izan dira gaurkoak: 

. XX.mendetik aurrera agertu diren teknologien garapena: Aurkezpen honetan, teknologien garapena islatu dute bideo baten laguntzaz. Bertan, berrikuntza hauen garapena erritmo handiegia daukatela azaldu dela, eta gure gizartera oso arin heldu direla.

. Eskola web 2.0 : Aurkezpen honek ipuin batean murgildu gaitu. Ipuin honetan narratzaile bat ageri zen, eta bi pertsonak hainbat pertsonaien papera gauzatu dute. Bere ahotsei atentzioa jartzeko, kandela batzuk erabili dituzte. Ipuin honetan, web 2.0n egindako aurrerapenak azaldu dira.

Azaroak 11a: GURE AURKEZPENA

GURE AURKEZPENA

     Klase aurrean egin dugun aurkezpena egiteko baliabide ezberdinak erabili ditugu, hala nola, power point bat, bideo bat eta ipuin bat. Hirurak guk egindakoak izan dira, power point-ean aurreko sarreretan landutako datu eta informazioa sartu dugu modu eskematikoan, bestetik bideoaren edukia, teknofilia eta teknofobiaren arteko ezberdintasunak agertzeaz gain irakasleek egin behar izan duten teknologia berriekiko moldaketa agertzen da eta azkenik, ipuina.







     Ipuina hiruren artean asmatutakoa da eta honekin islatu nahi izan duguna izan da teknologia berriak ez direla oinarria izan behar, ez dutela beti erdigunean egon behar, gizartearen balioak garrantzitsuagoak baitira. 



     Bukatzeko, argi geratzea gustatuko litzaiguke, erabilitako baliabide hauek guk sortutakoak izan direla, ez ditugula  inondik atera. 


Mil esker gure aurkezpena entzuteagatik!


GURE AURKEZPENAREN SENTSAZIOA


Bostgarrenak izan gara aurkezpena egitera atera garenak. Aurreko talde guztiak, oso ondo egiten ari zirela konturatu gara, beraz, urduriak nabaritzen hasi gara. Zelan aurkitu, bagenekien, izan ere, behin baino gehiagotan entsaiatu dugulako.
Hala ere, beti dago, txarto egitearen beldur, hitz egiterakoan trabatzea, egindako bideoa ezin ikustea... Baina azkenik, atera gara, urduri, baina atera gara. Hasieran konturatu gara, gure ahotsa ez zegoela oso finko, egia esanda, dardarka zegoen.
Aurkezpena aurrera joan ahala, lasaitzen joan gara, eta amaitzean, urtean zehar egin dugun lan handia saritua izan dela konturatu gara, hau da, ondo egin dugula.

2011/11/05

Azaroak 4

        Gaurko klasea antolaketan oinarritu da, batik bat. Klaseari hasieran, Alaitzek talde bakoitzaren bloga-k bere korreora bildatzea eskatu ditu, hori izango baita notaren erdia. Notaren beste erdiak aurkezpenak hartuko du, beraz, aurkezpenen datak finkatzea erabaki dugu gaur. Horretarako, orri zuri batean, taldekideen izenak jarri ditugu, bere bloga gehituz eta nahiago dugun eguna aukeratu dugu. Ondorioz, guk geuk, datorren astean egiteko erabakia hartu dugu, aurkezpena nahiko bideratuta dugulako.

           Gaurko egunean, gelako ikaskide bik egin dute aurkezpena, Maialen eta Olatzek, hain zuzen ere. Power point bat aurkeztu dute irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak azalduz. Izan ere, berrikuntza berri hauek gure bizitza eta kulturaren zati handi bat bihurtu dira. Gauzak horrela, teknologiak eskoletara ere hedatu dira, eta beraz, irakasleek gaitasun batzuk garatu behar izan dituzte hauei egokitzeko. Honek ikaragarrizko porsezua suposatzen du, IKT hauek eskaintzen diguten informazioa ondo jaso behar baitugu, gero geure ikasleei azaltzeko. Azalpen honek mundu errealeko gaiak arakatu eta pentsamolde kritikoa bideratu beharko dute. Azken helburua, ikasleek gaitasun hauek bereganatzea izango da, eta teknologia berri hauen erabilpena ulertzea, horrela, berrikuntza hauen hurbilpena gauzatuko dugu.

           Azkenik, aurkezpena bukatuta, bakarkako lana egiten utzi gaitu, aurkezpenak lantzeko. Batzuetan, zarata gehiegi egiten dugunez, eta lan egin nahi dugunok ezinezkoa dugunez, kanporatzeko erabakia hartu du irakasleak. Hori baita ikasteko duen aukera bakarra.

2011/11/03

"LOS ORDENADORES PROVOCADORES DE EMOCIONES": Kritika

               Gure taldeari aurreko sarreran aipatu dugun bezala "Los ordenadores provocadores de emociones" testua tokatu zaigu eta horren inguruan egindako guztien ostean kritika egitera pasatu gara:

Teknologia berriek gaitzak izan ez ezik, onurak ere dituzte.

Onura nagusiari dagokionez, teknologiek gizarteari kultura eta hezkuntzaren komunikazioa sustatzen dutela esan genezake. Hala ere, adituen arabera, teknologia berri hauen erabilera handiegiak ez dator bat geure asimilatzeko portzentajerekin, hau da, bilatzen dugunaren eta ulertzen dugunaren balantzea desorekatuta dago. Hori dela eta, hauek erabiltzea komenigarria da neurrian eginez gero.

Jakiteak mundua aldatzen du, eta gure mundua aldatzen aria da gure ezagupenaren eraikinarekin batera. Horregatik, hezkuntzak bere helburuak, bere pedagogiak eta bere didaktikak aldatu behar ditu hauek lortu ahal izateko. Etorkizunera begiratu behar du eta jendearen beharrak asetu behar ditu, teknologia eroso eta praktikoa izan dadin.

Hezkuntzaren sare birtualak sistemaren oinarrizko unitateak dira. Honek diseinua, instrumentu elektronikoen elaborazioa, irakasleen formakuntza berriak eta testuinguru sozialen aldaketa dakar. Mende berri honetan, sareak asko garatu dira multimediari esker, hezkuntzan erabiltzen den programa garrantzitsuenetariko bat, alegia. Baliabide berriak agertu dira, dokumentuak, artxiboak e.a. lana errazten dutenak.

            Gaitzei dagokionez, esan genezake, teknologiak aurrera egiten duela abiadura azkarrean, hori dela eta, irakasleak inguru berri honetarako prestatu behar dira. Teknologiek bizitzeko era aldatuko dute, eta gu prest egon behar gara datorrenari aurre egin ahal izateko. Dinamika honen aurrean, hezkuntzak helburu oso garrantzitsua du; bere printzipioak, metodologiak, sistemak, gaitasunak eta konpetentziak aztertu beharko ditu eta testuinguru berri honetara egokitu. Hiruki didaktikoaren prozesua aldatu beharko du, hau da, irakasle, ikasle eta prozesuaren arteko erlazioak aldatu beharko ditu, curriculuma kontuan izanik.

2011/11/02

"LOS ORDENADORES PROVOCADORES DE EMOCIONES": metaforak eta hipotesiak

Testua irakurri ostean azpimarratu beharreko hipotesiak hurrengoak dira:
- Ordenagailuak irakaslea ordezkatzea.
- Gizarteratzea. Ordenagailuek bakardadea sustatzen dute, eta gizartearen komunikazioa galdu daiteke.

Metaforak

- "makina hauekiko erlazioa"
- eboluzioa
- segurtasun falta
- tecnofobia
- tecnofilia
- antsietatea
- frustrazioa
- autoestimua
- formazioa
-  aldaketa
- "ordenagailuekiko biktimak bihurtu gara"
- adaptazioa
- bakardadea
- software
- gameboy
- " teknologia berriak desoreka dakarte"

“LOS ORDENADORES, PROVOCADORES DE EMOCIONES”: informazio gehiago bilatu, kontzeptuak argitu ...

        Testuan aurkitu ditugun kontzeptu ezezagunen artean, deigarrienak teknofilia eta teknofobia ditugu eta testua hobeto ulertzeko bere inguruan zenbait informazio bilatzera behartu gaitu.
Hurrengo informazioa da terminoak argitzeko balio izan diguna:


Bi hitz hauek, teknologiaren aurrean bi  ohiko joerak azaltzen dituzte:

Teknologia mundutik ihes egin
        Txikitatik eta gure garapenean zehar parte hartu duen edozein teknologia ez dugunean dominatzen sortzen den errefusatzea da, teknologia berrietan parte hartu nahi ez dugulako sortzen da eta honez gain, antsietatea izatera eramaten du. Aurreko errefusatze hori gertatzen da; ezezagunaren aurrean, uste dugunean gizarteari gaitz egiten diotela teknologia berriek, pentsatzen dugunean gure ordez lan egiten ari direla.



Teknologiak gustoko izan


        Teknofilia aldiz, guztiz kontrakoa da. Teknologiarekiko zaletasuna da, beti erabili nahi dugunean teknologian berriena dena eta hezkuntza arazoen konponbidea dela uste dugunean. Kasu honetan, teknologia aurrerapenarekin lotzen da. Irakaskuntza ordenagailu baten bidez gauzatzen dela pentsatzen dugunean, beti ere heziketa aktiboago bat izateko.




Informazioa gehigarria hurrengo web orrialdetan aurkitu daiteke :

http://www.magisnet.com/noticia/4993/

BESTE KLASE BAT

2011ko urriaren 28a.

        Urduritasuna sumatzen da gelan, ikasleak ez daude lasai eta horretarako musikaz baliatuko gara, giro aproposa lortzeko helburuarekin. Dinamika hau erabiliko dugu isiltasuna lortzeko asmoz eta bitartean ikasteko zailtasunei buruz hausnartuko dugu, erresistentzia hauei aurre egiteko balorea zein izan beharko den pentsatuz.


Begiak itxita eta isiltasunean minutu batzuk egon ostean, lan taldean hasi bezain pronto zarata heldu da berriro ere gelara.
Lortu beharko dugu isiltasun horren iraunkortasuna luzatzen...

  
        Ostean, irakaslearen rolan sartu gara hurrengo astean gure ikasleak izango direnei azalpenak egin behar dizkiegulako eta horretarako gure burua prestatu behar dugu, urduritasuna alde batera utzi eta seguru sentitu.
Aurreko sarreretan hitz egin dugun testuaren inguruan oraindik ere puntu ezberdinak landu behar ditugu eta hori egin ostean, datorren ostiralerako horren aurkezpena prestatu  behar dugu klase aurrean azaltzeko.
Gure kasuan, azalpen hori egiteko ipuin eta power point batez baliatuko gara, bertan teknologia berrien inguruan ditugun idei garrantzitsuenak islatzeko eta era berean gure kritika pertsonala egiteko.
        Esan behar dugu zortea izan dugula, taldekide guztiak iritzi bera dugulako egunean dagoen gai honen inguruan eta horrek lana erraztu digulako.

"LOS ORDENADORES PROVOCADORES DE EMOCIONES": Gure beharrak zerrendatu eta eztabaidatu

2011ko urriak 21a

            Gaurko klasea bitan banatu dugu:

ERLAJATZEN

        Hasteko, aurreko egunean irakurritako testuen ideia nagusiak  azaltzera irten dira klase aurrera talde bakoitzeko pertsona bat, gure kasuan Raquel irten da.
Konturatu gara, publikoaren aurrean hitz egiten dugunean, urduri jartzea normalena dela, batez ere aurretik inoiz egin ez dugun ekintza denean. Urduritasun hori ekiditeko edo alde batera uzteko ahaleginak egin behar dira, pentsatu behar dugu gure etorkizuneko lana ikasleen aurrean hitz egitea izango dela, azalpenak ematea eta hauei laguntzea.
Gure egunerokotasunean, hainbat egoera zailen aurrean baliabide ezberdinez baliatuz aurre egitea lortu behar dugu, urduritasuna alde batera utziz eta segurtasuna demostratuz. 





“LOS ORDENADORES, PROVOCADORES DE EMOCIONES”

        Guzti honen ostean, talde handiagoetan banatu gara, testu bera genuenak elkarrekin, hauen gaietan gehiago sakontzeko. Horretarako,testua irakurrita izan eta gero gure beharrak izan daitezkeenak zerrendatu ditugu, beti ere irakasle paperean jarrita:

-        Irakasle gisa prestakuntza gehiago teknologia berriei dagokienez. Honekin lotuta, ze nolako aplikazioak erabil ditzakegun klasean irakasteko.
-        Pertsonen arteko harremana sustatu, hau da, nahiz eta teknologia berriak erabili, teknologia berriek pertsonok egin ditzakegun lana egiten ez uztea.
-        Teknologia berriei esleitzen diegun sexu ezberdintasunak ekidin.
-        Mugak jartzea teknologia berrien sorreran. Erabili bai, baina neurriekin, azken finean pertsonak gara..
-        Teknologia berriekin heziketa arduratsu bat eskaini eta jaso.

2011/10/26

TESTUAK IRAKURTZEN

2011ko urriak 14a.

        Gaurko klase orduan, egin dugun lehenengo gauza lasaitzen saiatzea izan da eta horretarako, musika erabili dugu.
Musika mota oso garrantzitsua da lorpen bat edo beste izateko, musikak gure sentimenduak aldatzeko gaitasuna duelako.

        Isiltasunean musika entzun ostean, begiak zabaldu eta arloaren gai nagusiarekin hasi gara: Komunikazio teknologiak. Horretarako, talde bakoitzak testu bat irakurri du, desberdinak gure artean, noski. Testu guztiak, teknologiari buruzkoak izan dira, nahiko teknikoak batzuk. Gure kasuan, testu interesgarria tokatu zaigu, izan ere, teknologiak gure barnean eragiten dituen emozio eta jarrera desberdinei buruz hitz egiten du.

Testu horrekin egin behar izango dugun lana hurrengoa da:

  • Artikulua irakurri
  • Hitz gakoak
  • Sintesia
  • Gure beharrak zerrendatu eta eztabaidatu
  • Informazio gehiago bilatu, kontzeptuak argitu,....
  • Hipotesiak
  • Metaforak
  • Kritika egin
  • Konpartitu:  BLOG-a, Portfolioaren bitartez.
  • Klasean hamar minutuko komunikazioa egin IKT baliabideren bat lagundurik.
        Gaurko klasean, lehenengo hiru puntuak jorratu ditugu; irakurketa egin ostean, taldeka lotu eta testu bakoitzaren hitz gakoak, sintesia eta hipotesiak atera ditugu, hurrengoa ondorioztatuz:

Barregarria iruditu daiteke, baina ez da horrela...
1.     Hitz gakoak
Teknofobia
Teknofilia
Sofware
Gameboy

2.     Sintesia 
- Ordenagailuak emozioak eragiten
dituzten objektuak dira. Sorrarazten
dizkiguten  emozio hauek laguntzen
gaituzte gure portaera justifikatzen
duten teoria eta argumentuak batzera.
- Teknologia eboluzioa da
- Ordenagailuekiko mesprezua,
ezaguera ezari dagokio, seguritate
faltari, alegia.
Irakaslearen jarrerek zerikusi handia
dute auto-estimuarekin, eta
formazioak jarreren eragile nagusiak
dira.   
- Irakasleen helburua ikasleak hezi eta irakastea da.
- Gizarteari begira irakatsi behar da, hau da, teoriak praktikarekin lotuta egotea. 
- Irakasleen arazoa: Umeak teknologia berriekin jaio direnez, hauek oso ondo
kontrolatzen dituzte. Irakasleak, aldiz, formatu behar dira, eta umeek haiek baino
gehiago dakitela ikustean ahuldu egiten dira. “ Ez da erreza umeek zuk baino gehiago
jakitea”
- Ordenagailuak ez du irakaslea zapalduko, horrela izanez gero eskola desagertuko
litzateke.
- Ordenagailuak erabiltzea indibidualismoa eta bakardadea dakartza.
- Ordenagailuak pertsonen baloreekin  amai dezake, izan ere, lehen idatziz egiten
genuena, orain ordenagailuz egiten dugu. Horrek gure eraikuntza mailak gabeziak
dakartza, esaterako, ordenagailuak akatsak zuzentzen ditu, eta horrek ez du gure
formazioan eragin positiborik eragiten. 
-Teknologien erabilerak gizarte eta kulturaren eraldaketa dakar.
- Mundu honetan emakumeek bigarren plano bat hartzen du, hala ere, sexu diferentziak
gero eta gutxiagoak dira. 
- Ordenagailuaren erabilerak baino, erabiltzen dugun sistema motak garrantzi handiagoa
du.
- Ordenagailuaren erabilerari neurriak jarri behar zaizkio.


GOGOETA
         Orokorrean, aipa dezakegu ordenagailuek gero eta garrantzi handiagoa hartzen dutela gure bizitzetan, gero eta denbora gehiago sartzen dugu mundu honetan eta hainbat gauzetarako beharrezkoak ditugu. Laguntzeko aparatua izan baino, ezinbesteko aparatua izatera pasatu da.
         Irakaskuntza alorrari buruz, esan genezake, ordenagailua ez ezik, beste hainbat objektu teknologiko erabiltzen direla, esaterako, kanoia, arbela digitala …  Horrek, azalpenak modu desberdinean gauzatzera ekarri du eta dena teknologiak egiten duenez, klaseak ez dira hain praktikoak izaten.
         Hori dela eta, hainbat eta hainbat alditan entzuna izan da, ordenagailuek irakasleak ordezkatuko dituztela. Hau egia izango balitz, eskolak ere desagertuko lirateke eta gizartean izugarrizko kalteak ekarriko lituzke, sozialki batez ere.
         Ondorioz, gure iritziz, ordenagailuen erabilera ondo legoke, beti ere mugak errespetatzen baditugu. Izan ere, ordenagailua erabiltzea garrantzitsua da, hainbat baliabide desberdinak eskaintzen dizkigulako, baina neurrian erabiltzea komenigarria da.

2011/10/25

BIDEOA: Komunikazio gaitasunak VS multialfabetazioa

GOGOETA:

            Bideo honek, gaur eguneko hezkuntza eredua egokia den ala ez hausnartzera bidali digu. Kontua da, nota onak ateratzen dituzten ikasleak soilik baloratzen direla, beste denak albo batean utziz. Gizarte honek hoberena baino ez du hartzen, Darwinen teorian bezalaxe, jirafa altuenak bakarrik irauten baitzuten. Askotan titulu batean oinarritzen gara, eta zenbakiek bakarrik dute eragina guregan, pertsonak zenbakiak baino askoz gehiago dira, izaera bat, gogoak, lan egiteko gogoa alegia. Azken finean, oso nota onak atera ditzakezu, eta dena orri horretan gera daiteke. Garrantzitsuena gogoa eta jarrera egokia izatea da.

Horrez gain, eskolen sistema aldatu nahian dabiltza irakasle asko, hala ere, ez dute guztiek hori errespetatzen. Izan ere, irakasle askoren helburua, teoria praktikarekin lotzea da, eta umeengana hurbiltzea. Hala ere, batzuetan teoria hutsa izan ohi da, ikasleok azterketetan bomitatu behar duguna. Horrela, ikasleen motibazio falta eta aspergarritasuna bakarrik lantzen dute, baina ez dira konturatzen, eredu klasikoari lotuta baitaude.

Hezkuntzari dagokionez, aipatu beharra dago, sistema berri honek teknologian duela oinarria. Teknologia hauen bidez azalpenak gauzatzen dituzte, askotan hauei buruz ezer jakin gabe. Honek, prozesuan atzerapena dauka, eta baita irakasleen auto-estiman eragin handia ere. Batzuetan, ikasleek irakasleen gainetik egoten dira eta irakaslea bere umeez zapalduta geratzen da. Gogoan izan behar dugu beti, irakasleok ikasleekin ikasten dugula.



Irakasleak ondo aukeratu behar du klasea
emateko metodologia ikasleak asper ez daitezen.

           Azkenik, teknologia mundu honek bakardadea eta indibidualismoa indartzen du, eta horrek eskolan ere eragin handia izan omen du. Ken Robinsonek esan duen bezala, taldea oso garrantzitsua da lanak aurrera eramaterako orduan, eta berrikuntza hauek lana banandu eta bakartu soilik ez dute egiten. Beraz, esan genezake, hezkuntzaren aldaketa hau era egoki batean lantzen bada, guztiok parte hartuz, gizarte hobeago batera helduko garela. Danok bat izango gara, laguntasuna eta elkartasuna sustatzeko prest.

DATU AIPAGARRIAK:

Gaurko hezkuntza ereduak eta eredu tradizionalak ezberdintasun handiak dituzte, horren arrazoi nagusia teknologia da. Kontua da, lehen irakasleek metodo sinpleak erabiltzen zituztela hala nola, arbela, klarionak eta liburuak eta irakasle “teknologikoek” berriz, arbel digitala, kanoia eta ordenagailuak dituzte bere azalpenen oinarrian.

Honek guztiak, aldaketa nabarmenak ekarri ditu irakasleen alorrean:


Teknologia eta irakaslea hurbilegi
 

WEB 2.0

ZER DA WEB 2.0a ?

Web 2.0-a aplikazio tradizionalen garapenaren errepresentazioa da. Aplicazio hauek kolaborazioa sustatzen dute eta eskritorioan dauden aplikazioak ordezkatzen dituzte.Web hau jarrera bat da, eta ez teknologia berria, alegia.

Etapa berri honek, Interneteko proiektu berriak definitu ditu, eta proiektu hauek berritzeko asmoa dute, azkeneko emaitza hoberena izan dadin.Garapen honen bidez, gaur egunean gertatzen diren gauza interesgarrien berri izan dezakegu. Web-a hasi zenean, informazio estatikoa soilik genuen, HTML orrialdeetan eskeinita, hain zuzen ere. Hauek ez zuten aplikazio aldaketarik sufritzen eta aspergarria egiten zitzaigun.

IKASLEAREN PORTFOLIOA

2011ko urriak 7a

        Hezkuntza prozesu guztian zehar, askotan “portfolio” hitza entzun dugu, lan koaderno antzeko bat bezala definituz, baina zer esan nahi du hitz horrek? Eta zertarako balio du?

Definizioari dagokionez, Portfolioa, irakasteko, ikasteko eta ebaluatzeko metodo bat da, zenbait ebidentzia batzen eta koordinatzen dituena. Baliabide ezberdinen ekarpenean datza. Honen bidez, materia ezberdineko gaitasunak lantzen dira.
Lan hau, ikaslearen norberaren jarraipena agerian uzten du, berari eta besteei ere erakusten die norberaren esfortzuak eta lorpenak hezkuntzak aurretik jarritako helburuetan eta ebaluazio irizpideetan.

Irakaslearen portfolioa, bi irizpideetara erantzuten ditu. Alde batetik, lan osoaren metodologia inplikatzen du eta gainera didaktikaren estrategiak irakasle – ikasleen artean sustatzen ditu.
Portfolio baten helburuak hurrengoak dira:
- Ikasleak gidatu beren ariketetan eta lorpenetan.
- Ikasleek beren lehengo emaitzekin ez konformatzea, baizik eta euren iraste prozesuan zentratzen laguntzea.
- Garapen indibidualaren garrantzia zein den erakustea, ikasturtearen arabera.
- Informazioa bilatzeko, planteatzeko, analizatzeko eta arazoak ebazteko garapena sustatu.

        Hala eta guztiz ere, jakin behar dugu edozein gauza bezala, portfolioak abantailak zein desabantailak dituela. Hauen artean; irakaskuntzaren informazio handia erraztea, ebaluazio modu egokia, kooperatibismoa lantzea, irakasle eta ikaslearen arteko harremanak sustatzea, umearen edo ikaslearen garapenaren hobekuntza sustatzea, etab. alde positibo hauek ditugu. Eta negatiboak: segurtasun falta zuzen egiteko, denbora asko inbertitu behar dela, erantzukizuna eta autodisziplina irakaslearen aldetik, ez dituela ezabatzen beste ebaluazio motak ….

Beraz,  portfolioa ikasteko modu erabilgarri bat bezala ikusten dugu hainbat arlotan erabili dezakeguna, eskuz idatzia zein beste formatu batean idatzitakoa izan daiteke, helburua da bertan lan guztia batzea. 
Kasu honetan, ikusten den moduan, portfolioa blog honetan aurkeztuko dugu.

GALDERA BATZUK

2011ko irailaren 30a

            Gaur arlo honetako lehengo klasea izan da eta gaian murgiltzen hasteko hurrengo bi galderak erantzun behar izan ditugu:
1- Gure bizitzan lehen aldiz izandako esperientzia teknologia berriekin zein izan da?
-Elena: Lehen Hezkuntzako 3. Mailan IKT orduan, ordenagailu gelara joan ginen eta “Paint” erabiltzen erakutsi ziguten apur bat, marrazkiak egiten etab. Asko gustatzen zitzaidan eta pozik joaten nintzen klase horietara.

-Raquel: Txikia nintzela, nire gurasoek apuntatu zidaten mekanografia ikastaro batera, eskolan bertan. Oraindik gogoratzen naiz nire irakasleaz, Jose Luis deitzen dena, oso jatorra eta irakasteko gogo handia zuen. Ondo pasatzen genuen ordenagailuarekin idazteko ikasteko ariketa ezberdinak egiten

-­Eider: Nire lehen aldia, Lehen Hezkuntzan izan zen, matematika klaseetan hain zuzen ere. Normalean ariketak, koadernoetan egiten genituen, baina egun batean, ordenagailu gelara jaitsi egin ginen. Bertan, "egin klik" programa landu genuen, non eragiketa desberdinak agertzen ziren. Hau da dudan lehen oroimena erakargarria egin zitzaidalako.

2- Gaur egun teknologiarik gustukoena zein da?
-Elena: mugikorrak eta ordenagailuak asko gustatzen zaizkit eta horregatik horiekion ibiltzea gustuko dut baina klaseko gauzak egiteko ez zait asko gustatzen teknologia berriak erabiltzea, uste dudalako hezkuntzarekin ez dutelako lotura zuzenik izan behar teknologia berriek.

-Raquel: Hainbat teknologia erabiltzen ditut, mugikorra, ordenagailua, tablet-a... baina dudarik gabe gehien gustatzen zaidana, argazki kamera da. Argazkien munduan, aurrerakuntza handiak gertatu dira, eta argazki bat ateratzea eta momentuan ezabatu ahal izatea, abantaila izugarria iruditzen zait. Behin argazkia izanda, gustatzen zait ere ordenagailuan ditudan programa ezberdinekin bera lantzea. Azkenik, guztioi guztatzen zaigulako oroimenak izatea eta bisualki baldin bada hobeto.

-Eider: Teknologiarik gustukoenak argazki kamera eta mugikorrak ditut. Batetik, argazkiak ateratzea eta batez ere hauetan agertzea asko gustatzen zait. Ondoren, irudi hauek eraldatzean ematen dut denbora asko, efektuak aztertzea interesgarria iruditzen baitzait. Bestetik, mugikorrari dagokionez, nire egunerokotasunaren objektu garrantzitsu bat dela esan dezaket. Honen baliabiderik nabarmenena txat-a izan ohi da. Azkenik, aipatu nahiko nuke, hauen presentzia ezinbestekoa dela nire bizitzan.

       Honez gain, ordu honetan ere, komunikatzaile on baten ezaugarriak zeintzuk diren aipatu ditugu talde handian:

o    Komunikatzaile on baten ezaugarriak:
Komunikazio ona izatea oso garrantzitsua da!
- Argi hitz egin
- Entzuleari begiratu
- Arreta erakarri
- Tonu aldaketak
- Gorputza erabili
- Arnasa ondo hartzen jakin
- Isiluneak ondo egin
- Hitz egiten dagoenari ondo entzun

SARRERA

Kaixo!

Elena San Miguel, Raquel Sanz eta Eider Valderrey gara eta Lehen Hezkuntzako 2.mailan ikasten gaude, Leioako kanpusean.

Aurten, arlo berri batekin hasi gara, Informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen Hezkuntza eta arlo honetan, klase teorikoetan egiten ditugun edozein ariketen sintesiak eta azalpenak blog honetan azaltzea eta argitaratzea erabaki dugu.
Blog-aren erabilera zein den ikasten gaudenez arlo honetako praktiketan, gai honekiko ezagutzak hobetzeko asmoz hirunaka blog bat sortu behar dugu.

Hurrengo sarreretan, ordu magistraletan egiten ditugun lan guztiak agertzen joango dira, eguneko datarekin.