GURE IPUINA: Robi robot-a


“Robi” izan da gabon hauetan gehien oparitu den robota. Pertsona txiki baten antza du, grisa eta beti irribarre polit batekin laguntzeko prest azaltzen da. Gauza askotan aurreratua dago eta laguntza handiko tresna dugu. Etxean, etxeko lanak gauzatu egiten ditu; arropa garbitu, janaria prestatu … Horrek, etxean dauden beste teknologi aparatu guztiak baztertzea dakar. Horrez gain, umeez arduratzen da, eurekin jolasten du, etxerako lanak egiten laguntzen die …  Azken finean, edozer gauza egiteko prest dagoen aparatua da.
Robi, 3 hilabete eskas ditu gure gizartean, horregatik berrikuntza bat da eta lantegitik atera bezain pronto hurrengoa esan zuen:
-          Zelako zortea daukadan!
Gizakiei laguntza eskaintzea eta hobekuntzak ekartzea izango da nire helburua. Nitaz gizakiak harro egotea espero dut.
Hasieran, beraren pentsamenduak oso positiboak ziren. Teknologia berri honen alde positiboak bakarrik ikusten zituen. Hala ere, beste zenbait tokietan larritasuna sortzen hasi zen, eskolan batez ere. Irakasleak, Robi-ren beldur ziren . Izan ere, Robi gizakiei laguntzeko prest zegoen beti eta horrek irakasleen ordezkapena ekarriko zuelakoaren beldurra nabaria zen hezkuntza arloan.
Egunak joan eta egunak etorri, Robi robotak hainbat berrikuntza ekarri zituen eskolara, hau da, bere sistema hedatuz joan zen eta merkatura gauza berriak ateratzen hasi ziren. Honek guztiak, eskolan eragin handia izan zuen, hemen ere berrikuntzak jarri zituztelako. Egoera honen aurrean, irakasle tradizionalak zeharo galduta zeuden, haien irakasgaiari aurre egiten saiatzen ziren, baina etsita amaitzen zuten, haien ikasleak eurek baino gehiago baitzekiten. Horrek, irakasle bati baino gehiagori frustrazioa eragiten zion, txarto sentitzen zen bere buruarekin, baina etsipenak ez zuen laguntzen, beraz, irtenbidearen bila joan behar ziren.

         Irtenbidea, teknologia berrien ikastaroa egitea zen eta bertan aurrerapen hauek kontrolatzen ikastea. Ikastaro hauen irakaslerik egokiena, Robi izango zela pentsatu zuten, berak ekarri baitzuen gizartearen desoreka hau bat-batean. Beraz, Robi irakasleen irakasle bezala aritu zen urte batzuetan zehar.
Urte hauetan, irakasleek asko ikasi zuten eta haien ikasleen ezagutzaren oinarritik abiatuz, ezagutza eraikiz joan ziren. Ikasgaiak modu teknologiko batean lantzen hasi ziren eta horrela irakasleek haien oinarria lortu zutenez, Robiren laguntzari uko egiten hasi ziren.
Robi pixkanaka-pixkanaka baztertzen hasi ziren, gizartea berak ekarritako sistema berrietara egokitu zenez, ez zuten jada beraren beharrik eta horrek hasiera batean zuten ezjakintasuna eta beharra desagertzea ekarri zuen, Robi alde batera utziz.
Askotan pentsatzen zuen hainbat hobekuntza ekarrita nola baztertu zezaketen inolako garrantzia izango ez balu bezala, gizakiak ez ziren kontziente bere ekarpenaz? 
Azkeneko urteetan munduan aldaketa itzela gertatzearen kausarik garrantzitsuena robot honen agerpena izan zen eta denbora luzean zehar, bere onurak ekarri zituen bai hezkuntzan zein gizarteko hainbeste arlotan baina Robi konturatu zen, bere eginkizuna bete  zuela, ez zuela beste zereginik, aurrerakuntza guztiak funtzionamenduan zeuden.
Hainbat pentsatu ostean, ondorioztatu zuen robot izanda balioa ez zuenez, gizartera berrikuntzak heldu aurretik zituen baloreak berreskuratu behar zirela, ez zuela utzi behar teknologia apurka-apurka gizartea desagertaraztea, hori ekiditu behar zuen.
Horretarako, arratsalde batean, robot guztien egoitzara habiatu zen eta haien sistema amatatu eta betirako desagertu aurretik gizarteari hurrengo mezua bidali zien:
“Hainbat aurrerapen lortu dituzue nire laguntzaz eta hau izan da nire egitekoa zuen artean, orain, joan beharra daukat, ez ahaztu; teknologia berriak ez direla oinarria izan behar, zuen balioak eta betebeharrak zaindu itzazue, zuenak dira. “
Handik aurrera gizartean bi arloak elkartuz lan egin zuten hobekuntzaren bila, bai teknologiak erabiliz, zein gizakiok zituzten eta ezinbestekoak ziren nolakotasunak erabiliz, eta lortu egin zuten inolako arazorik gabe.