2011/12/09

HURRENGORARTE!

          Azkenengo honetan, blogari amaiera emateko, lauhilabetean zehar landutakoari buruzko hausnarketa edo gogoeta egitea aukeratu dugu, arlo honetan izandako esperientzia zuekin konpartitzeko asmoz:

          Irakasgaia hasi aurretik, ez genekien zeri buruz izango zen. Hala ere, aurreiritzi positiboak genituen. Izan ere, informazio eta komunikaziorako teknologiari buruzko interes handia genuen, gaur egun gizartean pil-pilean dagoen gai bat delako.

          Horrez gain, esan dezakegu, Ikt-ko ikasgaian lantzen diren edukiak umeekin garatzea oso aproposa iruditzen zaigula. Azken finean, gure ikasleak errealitera hurbildu behar ditugu, inguratzen dioten munduaren ezagutza transmititzeko. Hori dela eta, ikasgelan landu ditugun helburu eta edukiak oso interesgarria izan direla pentsatzen dugu. Izan ere, gure etorkizunean erabiliko ditugulakoan gaude.

        Espero dugu egindako lan guztia ezagutzak eraikitzeko baliogarria izatea, eskerrik asko zuen arretagatik!

No hay comentarios:

Publicar un comentario