Bideoaren sintesia

Komunikazio gaitasunak VS multialfabetazioa

Hezkuntzaren paradigma azaltzen duen bideo bat aztertu dugu, non Ken Robinsonek hezkuntza aldatzeko beharra transmititzen duen. Irudi desberdinez baloatu da hezkuntzaren premia azaleratzeko eta gu guztiokin bere ideia konpartitzeko.
Munduko lurralde guztiek hezkuntza publikoaren aldaketa prozesuan sarturik daude. Horretarako, bi arrazoi ematen dira: ekonomikoa eta kulturala. Ekonomikoari dagokionez, XXI. Mendeko umeak hezi nahi dituzte, baina ekonomia oso aldakorra denez ez dakite nola egin, gaur eguneko krisia dugu horren adibide. Kulturari dagokionez, aldiz, lurralde desberdinetako umeek bere identitate kulturala izatea lortu nahi dute, eta era berean, globalizazio prozesu baten barruan murgildu. Horretarako, zer egin ?
Arazoa, gaur eguneko planak etorkizunean oinarritzen ari direla da, iraganean egin zuten bezala, eta prozesu horretan zehar, eskolara joan ezin diren umeak ahazten dituzte. Iraganean, asko ikasiz gero, eta unibertsitateko titulua ateraz gero, lan egingo zutela esaten zieten. Gaur egun, gizartea guztiz aldatu da, eta umeek ez dute hori sinesten. Egia da, titulua izateak bizitza errazten digula, baina ez dugu horren beharrik lan egiteko, beste goi mailako ziklo batzuk ere bait daude. Gainera, batzuetan, asko ikasi behar dugulako, gustuko ditugun gauzak albo batera utzi behar ditugu, denbora falta dugulako. Hori ekiditeko, estandarrak igo beharko genituzke, aurrerapen handia izango baitzen. Gaur eguneko arazoa, hezkuntza sistema beste aro baterako diseinatu zela da, Ilustrazio garaierako, alegia.
Garai hauetan, ez zen hezkuntza publikoa existitzen, dirua zutenek soilik ikasten zuten elizarekin. Hala ere, ideia iraultzaile bat eman zen, hezkuntza publikoa sortu zen, derrigorrezkoa eta ordaindu gabeko hezkuntza, hain zuzen ere. Jende asko horren aurka jarri zen, ikasteko balio ez zuten pertsonekin denbora eta dirua galtzen zutelako. Kontua da, hezkuntza arloan, bi pertsona mota bereizten direla, akademikoak, eta ez akademikoak. Horren ondorioz, oso azkarrak diren pertsonak ez dira baloratuak izaten, lan prestigioso bat burutzen ez dutelako.
Gaur egungo ikasleak saturatuta daude, teknologia desberdin asko eskura dituztelako, bai ordenadore bai i-phonetatik e.a. Horrek, ikasleak aztoratzea dakar, eta irakasleak horregatik penalizatzen diete. Kontua da, eskoletan gai aspergarriak lantzen dituztela, eta kanpokoari garrantzi gehiago ematen dietela umeek. Horrek TDH-a igotzea suposatzen du, hau da, ikasleak adi egoteko, medikamentuak sartzen dizkiogu, eta hori ez da irtenbidea. Irtenbidea klasean ematen diren kontzeptuak modu erakargarriago batean lantzean datza, umeak azalpenean murgildu eta esaten dena sentitu dezaten. 
Kontua da, eskolak fabriken antzera antolatzen direla, ikasgaiak banatuta, txirrina, urteen arabera e.a. Batzuetan, ume txikiago batek handi batek bezain beste jakin dezake, baina hori ez dugu kontuan hartzen, garrantzitsuena bere jaiotze data izango balitz bezala. Beraz, Ken Robinstonek hezkuntza sistema eredu honen aldaketa ekarri nahi du. Sistema berri honek, arazo baten aurrean erantzun anitz daudela aldarrikatzen du, eta ez bakarra, testu liburuek esan ohi duten bezala.
Azkenik, esan beharra dago, ikasketa esanguratsuenak taldeka egiten direnak direla, taldekideek ezaugarri desberdinak dituztenez, bakoitzak bere ideiak aportatzen dizkio taldeari, eta horrek taldea sendotu egiten du. Kolaborazioa ezinbestekoa da.