Gaurko klasean, azkenengo taldeak bere lana aurkeztu du. IKtko kazetariak hauek izan dira: Nerea Sanchez, Maitane Swarch eta Amaia Malaina. Hauen lana, kurtsoan egin ditugun aurkezpenak aztertzea eta ondorioak ateratzea izan da, aurkezpenei dagokionez, kritika txiki bat eginez.
Bideoa ikusi ostean, esan dezakegu, bideoan jarri dituzten adibideak ez direla egokiak izan, klaseko jendea barregarri utzi baitu. Gure ustez, horrelako lan bat egiteko, eta kritika negatiboa egiteko erreferentzia bezala beste baliabide batzuk erabili ahal izango zituzten, klasekideak horretan murgildu gabe.
Horrez gain, kurtsoan egindako lanen laburpena aurkeztu dute, bideo formatuan ere, bere blogean aurkitu daitekeena, bertan egindako aurkezpen guztiak jasota daude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario