2011/12/02

Abenduak 2an: AURKEZPENAK EGITEN

Gaurko klasean, aurkezpenekin jarraitu dugu eta talde ezberdinek bere testuen gaiak aztertu ostean hurrengo azalpenak eman dizkigute:

1) ESKOLETAKO IKT-AREN JARRERA ONARI BURUZKO EUROPA POLITIKA

Kritika bat aurkeztu digute bertso baten bidez. Kritika honen oinarria, antzineko teknologiak eta gaur eguneko teknologiak dira.

2) INFORMAZIO DIGITALA ETA KONPETENTZIA ESKOLAN

Gelakide hauek taldea banatu eta bakoitzak bere zatia azaltzea erabaki du.
Aipatu dituzten datu garrantzitsuak hurrengoak iruditu zaizkigu:
- XXI. Mendean aldaketa asko sortu dira, inprenta sortu zenetik, teknologia berrietara egondako bilakaera nagusia.
- Alfabetatze berrien garrantzia.
- Helburua: autoikaskuntza. Edozein pertsonak ikasten ikasi beharko du.
- Multialfabetatzearen dimentsioak: instrumentala kognitibo, sozioaktitudinala, axiologikoa…
- Informatzen, adierazten eta komunikatzen ikasteko konpetentziak IKT bitartez.
- Erronkak
- Dekalogoa, hau da, kontuan hartu behar diren gauzak hurrengoak dira: teknologiaren bitartez hezkuntza helburua IKT lan indibiduala zein kooperatiboa erabili eta IKTko aktibitateakbat egin behar dute curriculumarekin.
- Metafora: Platonen kobazuloarekin parekatu dute gaia.
Lan hau, oso garrantzitsua iruditu zaigu, irakasle lanari dagokionez.

3)BALIABIDE ETA ERREKURTSO TEKNOLOGIKOEN ERAKUNDE HEZIGARRIAK

Elkarrizketa baten bidez eginiko bideoa da, IKTari  buruzko ikasle gazte baten eta teknologia berrietan aditua den emakume baten artean.

4)IRAKASLE ETA IKASLEENTZAKO GAITASUNEN MAPAK

Teknologiak eskolan txertatzeko, bi aktore beharrezko daude, ikasleak eta irakasleak, eta bigarren hau; sortzaile kritikoa eta sortzailea izan behar da.
Zer da gaitasuna? Irtenbideak bilatzeko garatzen den jarduera.
Ondorioak: IKTak eskolan lantzea beharrezkoa da, ezagutza sakonagoa izateko. Honek teknologien aurrerapausu handia suposatuko luke.

5)TEKNOLOGI BERRIAK HEZKUNTZAN

IKTak hezkuntzara nola eraman, haren eragina, ikuspegi pedagogiko… landu dute gai honetan. Hau azaltzeko bideo bat erabili dute, Bideoa, irudi ta taldekide bakoitzaren azalpenez osatuta dago.

6)ORDENAGAILUAK, EMOZIOEN SORTZAILE

Talde honek gure testu bera ikertu du eta hori dela eta, ulertzeko errezena suertatu zaigu, aurretik sakonki landua izan dugulako.
 Hasteko, hezkuntzako IKT-ak erailtzeko 2 ikuspegi ezberdin aurkeztu digute. Alde batetik, teknoobia; eta beste batetik, teknofilia.
Hauek aurkeztu eta gero, aldaketen asistentzia, errekurtso falta, informazio falta, irakasle- ikasleen arteko belaunaldien aldaketa...aipatu digute.
Beste alde batetik, pertsona batzuk kexkatuta daude ordenagailuak irakasleak ordezkatu ahal dituztelako hain zuzen ere.
Hala ere, esperientziari garrantzia man behar diogula gogoratu digute aplikazio berrien aurrean. Izan ere, informatikak eragin handia duelako gure izaera eraldatzen baitu.
Azkenik, emakumeen papera tknologiako alderdian baztertuta dagoela. Hizkuntza, zaindu behar zenez, emakumeak 2. planoa zuen.
Modu dibertigrri batean aurkeztu digute bideoa.

7)  Eskola 2.0 eskoletan erabiltzen diren.

IKTaren erabilera anitzak dira eta hauek eskoletan integratu behar dira. Horretarako, irakaslea kritikoa eta autonomoa izan behar da, jarrera irekia eta ikertzailea izanik.

8)Irakasleen formakuntza.

Gorlizeko ikastetxeko irakasle bati galdeutu diete eta horri buruzko bideo bat osatu diete.
5.mailako ikasle bakoitzak ordenagailu bana nahiz eta ziklo guztiei zabaldu ahi duten aukera hori. Orain dela 5-6 urte sarearen premia igerri zen. Irakasleen formakuntzari dagokionez, dibertsitatea egon da. Izan ere, irakasle batzuek ikastaroak egin behar izan dituzte eta hor denbora falta nabaritu da eta beste batzuek aldiz, formakuntza pertsonala izan dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario