2011/10/26

TESTUAK IRAKURTZEN

2011ko urriak 14a.

        Gaurko klase orduan, egin dugun lehenengo gauza lasaitzen saiatzea izan da eta horretarako, musika erabili dugu.
Musika mota oso garrantzitsua da lorpen bat edo beste izateko, musikak gure sentimenduak aldatzeko gaitasuna duelako.

        Isiltasunean musika entzun ostean, begiak zabaldu eta arloaren gai nagusiarekin hasi gara: Komunikazio teknologiak. Horretarako, talde bakoitzak testu bat irakurri du, desberdinak gure artean, noski. Testu guztiak, teknologiari buruzkoak izan dira, nahiko teknikoak batzuk. Gure kasuan, testu interesgarria tokatu zaigu, izan ere, teknologiak gure barnean eragiten dituen emozio eta jarrera desberdinei buruz hitz egiten du.

Testu horrekin egin behar izango dugun lana hurrengoa da:

  • Artikulua irakurri
  • Hitz gakoak
  • Sintesia
  • Gure beharrak zerrendatu eta eztabaidatu
  • Informazio gehiago bilatu, kontzeptuak argitu,....
  • Hipotesiak
  • Metaforak
  • Kritika egin
  • Konpartitu:  BLOG-a, Portfolioaren bitartez.
  • Klasean hamar minutuko komunikazioa egin IKT baliabideren bat lagundurik.
        Gaurko klasean, lehenengo hiru puntuak jorratu ditugu; irakurketa egin ostean, taldeka lotu eta testu bakoitzaren hitz gakoak, sintesia eta hipotesiak atera ditugu, hurrengoa ondorioztatuz:

Barregarria iruditu daiteke, baina ez da horrela...
1.     Hitz gakoak
Teknofobia
Teknofilia
Sofware
Gameboy

2.     Sintesia 
- Ordenagailuak emozioak eragiten
dituzten objektuak dira. Sorrarazten
dizkiguten  emozio hauek laguntzen
gaituzte gure portaera justifikatzen
duten teoria eta argumentuak batzera.
- Teknologia eboluzioa da
- Ordenagailuekiko mesprezua,
ezaguera ezari dagokio, seguritate
faltari, alegia.
Irakaslearen jarrerek zerikusi handia
dute auto-estimuarekin, eta
formazioak jarreren eragile nagusiak
dira.   
- Irakasleen helburua ikasleak hezi eta irakastea da.
- Gizarteari begira irakatsi behar da, hau da, teoriak praktikarekin lotuta egotea. 
- Irakasleen arazoa: Umeak teknologia berriekin jaio direnez, hauek oso ondo
kontrolatzen dituzte. Irakasleak, aldiz, formatu behar dira, eta umeek haiek baino
gehiago dakitela ikustean ahuldu egiten dira. “ Ez da erreza umeek zuk baino gehiago
jakitea”
- Ordenagailuak ez du irakaslea zapalduko, horrela izanez gero eskola desagertuko
litzateke.
- Ordenagailuak erabiltzea indibidualismoa eta bakardadea dakartza.
- Ordenagailuak pertsonen baloreekin  amai dezake, izan ere, lehen idatziz egiten
genuena, orain ordenagailuz egiten dugu. Horrek gure eraikuntza mailak gabeziak
dakartza, esaterako, ordenagailuak akatsak zuzentzen ditu, eta horrek ez du gure
formazioan eragin positiborik eragiten. 
-Teknologien erabilerak gizarte eta kulturaren eraldaketa dakar.
- Mundu honetan emakumeek bigarren plano bat hartzen du, hala ere, sexu diferentziak
gero eta gutxiagoak dira. 
- Ordenagailuaren erabilerak baino, erabiltzen dugun sistema motak garrantzi handiagoa
du.
- Ordenagailuaren erabilerari neurriak jarri behar zaizkio.


GOGOETA
         Orokorrean, aipa dezakegu ordenagailuek gero eta garrantzi handiagoa hartzen dutela gure bizitzetan, gero eta denbora gehiago sartzen dugu mundu honetan eta hainbat gauzetarako beharrezkoak ditugu. Laguntzeko aparatua izan baino, ezinbesteko aparatua izatera pasatu da.
         Irakaskuntza alorrari buruz, esan genezake, ordenagailua ez ezik, beste hainbat objektu teknologiko erabiltzen direla, esaterako, kanoia, arbela digitala …  Horrek, azalpenak modu desberdinean gauzatzera ekarri du eta dena teknologiak egiten duenez, klaseak ez dira hain praktikoak izaten.
         Hori dela eta, hainbat eta hainbat alditan entzuna izan da, ordenagailuek irakasleak ordezkatuko dituztela. Hau egia izango balitz, eskolak ere desagertuko lirateke eta gizartean izugarrizko kalteak ekarriko lituzke, sozialki batez ere.
         Ondorioz, gure iritziz, ordenagailuen erabilera ondo legoke, beti ere mugak errespetatzen baditugu. Izan ere, ordenagailua erabiltzea garrantzitsua da, hainbat baliabide desberdinak eskaintzen dizkigulako, baina neurrian erabiltzea komenigarria da.

2011/10/25

BIDEOA: Komunikazio gaitasunak VS multialfabetazioa

GOGOETA:

            Bideo honek, gaur eguneko hezkuntza eredua egokia den ala ez hausnartzera bidali digu. Kontua da, nota onak ateratzen dituzten ikasleak soilik baloratzen direla, beste denak albo batean utziz. Gizarte honek hoberena baino ez du hartzen, Darwinen teorian bezalaxe, jirafa altuenak bakarrik irauten baitzuten. Askotan titulu batean oinarritzen gara, eta zenbakiek bakarrik dute eragina guregan, pertsonak zenbakiak baino askoz gehiago dira, izaera bat, gogoak, lan egiteko gogoa alegia. Azken finean, oso nota onak atera ditzakezu, eta dena orri horretan gera daiteke. Garrantzitsuena gogoa eta jarrera egokia izatea da.

Horrez gain, eskolen sistema aldatu nahian dabiltza irakasle asko, hala ere, ez dute guztiek hori errespetatzen. Izan ere, irakasle askoren helburua, teoria praktikarekin lotzea da, eta umeengana hurbiltzea. Hala ere, batzuetan teoria hutsa izan ohi da, ikasleok azterketetan bomitatu behar duguna. Horrela, ikasleen motibazio falta eta aspergarritasuna bakarrik lantzen dute, baina ez dira konturatzen, eredu klasikoari lotuta baitaude.

Hezkuntzari dagokionez, aipatu beharra dago, sistema berri honek teknologian duela oinarria. Teknologia hauen bidez azalpenak gauzatzen dituzte, askotan hauei buruz ezer jakin gabe. Honek, prozesuan atzerapena dauka, eta baita irakasleen auto-estiman eragin handia ere. Batzuetan, ikasleek irakasleen gainetik egoten dira eta irakaslea bere umeez zapalduta geratzen da. Gogoan izan behar dugu beti, irakasleok ikasleekin ikasten dugula.



Irakasleak ondo aukeratu behar du klasea
emateko metodologia ikasleak asper ez daitezen.

           Azkenik, teknologia mundu honek bakardadea eta indibidualismoa indartzen du, eta horrek eskolan ere eragin handia izan omen du. Ken Robinsonek esan duen bezala, taldea oso garrantzitsua da lanak aurrera eramaterako orduan, eta berrikuntza hauek lana banandu eta bakartu soilik ez dute egiten. Beraz, esan genezake, hezkuntzaren aldaketa hau era egoki batean lantzen bada, guztiok parte hartuz, gizarte hobeago batera helduko garela. Danok bat izango gara, laguntasuna eta elkartasuna sustatzeko prest.

DATU AIPAGARRIAK:

Gaurko hezkuntza ereduak eta eredu tradizionalak ezberdintasun handiak dituzte, horren arrazoi nagusia teknologia da. Kontua da, lehen irakasleek metodo sinpleak erabiltzen zituztela hala nola, arbela, klarionak eta liburuak eta irakasle “teknologikoek” berriz, arbel digitala, kanoia eta ordenagailuak dituzte bere azalpenen oinarrian.

Honek guztiak, aldaketa nabarmenak ekarri ditu irakasleen alorrean:


Teknologia eta irakaslea hurbilegi
 

WEB 2.0

ZER DA WEB 2.0a ?

Web 2.0-a aplikazio tradizionalen garapenaren errepresentazioa da. Aplicazio hauek kolaborazioa sustatzen dute eta eskritorioan dauden aplikazioak ordezkatzen dituzte.Web hau jarrera bat da, eta ez teknologia berria, alegia.

Etapa berri honek, Interneteko proiektu berriak definitu ditu, eta proiektu hauek berritzeko asmoa dute, azkeneko emaitza hoberena izan dadin.Garapen honen bidez, gaur egunean gertatzen diren gauza interesgarrien berri izan dezakegu. Web-a hasi zenean, informazio estatikoa soilik genuen, HTML orrialdeetan eskeinita, hain zuzen ere. Hauek ez zuten aplikazio aldaketarik sufritzen eta aspergarria egiten zitzaigun.

IKASLEAREN PORTFOLIOA

2011ko urriak 7a

        Hezkuntza prozesu guztian zehar, askotan “portfolio” hitza entzun dugu, lan koaderno antzeko bat bezala definituz, baina zer esan nahi du hitz horrek? Eta zertarako balio du?

Definizioari dagokionez, Portfolioa, irakasteko, ikasteko eta ebaluatzeko metodo bat da, zenbait ebidentzia batzen eta koordinatzen dituena. Baliabide ezberdinen ekarpenean datza. Honen bidez, materia ezberdineko gaitasunak lantzen dira.
Lan hau, ikaslearen norberaren jarraipena agerian uzten du, berari eta besteei ere erakusten die norberaren esfortzuak eta lorpenak hezkuntzak aurretik jarritako helburuetan eta ebaluazio irizpideetan.

Irakaslearen portfolioa, bi irizpideetara erantzuten ditu. Alde batetik, lan osoaren metodologia inplikatzen du eta gainera didaktikaren estrategiak irakasle – ikasleen artean sustatzen ditu.
Portfolio baten helburuak hurrengoak dira:
- Ikasleak gidatu beren ariketetan eta lorpenetan.
- Ikasleek beren lehengo emaitzekin ez konformatzea, baizik eta euren iraste prozesuan zentratzen laguntzea.
- Garapen indibidualaren garrantzia zein den erakustea, ikasturtearen arabera.
- Informazioa bilatzeko, planteatzeko, analizatzeko eta arazoak ebazteko garapena sustatu.

        Hala eta guztiz ere, jakin behar dugu edozein gauza bezala, portfolioak abantailak zein desabantailak dituela. Hauen artean; irakaskuntzaren informazio handia erraztea, ebaluazio modu egokia, kooperatibismoa lantzea, irakasle eta ikaslearen arteko harremanak sustatzea, umearen edo ikaslearen garapenaren hobekuntza sustatzea, etab. alde positibo hauek ditugu. Eta negatiboak: segurtasun falta zuzen egiteko, denbora asko inbertitu behar dela, erantzukizuna eta autodisziplina irakaslearen aldetik, ez dituela ezabatzen beste ebaluazio motak ….

Beraz,  portfolioa ikasteko modu erabilgarri bat bezala ikusten dugu hainbat arlotan erabili dezakeguna, eskuz idatzia zein beste formatu batean idatzitakoa izan daiteke, helburua da bertan lan guztia batzea. 
Kasu honetan, ikusten den moduan, portfolioa blog honetan aurkeztuko dugu.

GALDERA BATZUK

2011ko irailaren 30a

            Gaur arlo honetako lehengo klasea izan da eta gaian murgiltzen hasteko hurrengo bi galderak erantzun behar izan ditugu:
1- Gure bizitzan lehen aldiz izandako esperientzia teknologia berriekin zein izan da?
-Elena: Lehen Hezkuntzako 3. Mailan IKT orduan, ordenagailu gelara joan ginen eta “Paint” erabiltzen erakutsi ziguten apur bat, marrazkiak egiten etab. Asko gustatzen zitzaidan eta pozik joaten nintzen klase horietara.

-Raquel: Txikia nintzela, nire gurasoek apuntatu zidaten mekanografia ikastaro batera, eskolan bertan. Oraindik gogoratzen naiz nire irakasleaz, Jose Luis deitzen dena, oso jatorra eta irakasteko gogo handia zuen. Ondo pasatzen genuen ordenagailuarekin idazteko ikasteko ariketa ezberdinak egiten

-­Eider: Nire lehen aldia, Lehen Hezkuntzan izan zen, matematika klaseetan hain zuzen ere. Normalean ariketak, koadernoetan egiten genituen, baina egun batean, ordenagailu gelara jaitsi egin ginen. Bertan, "egin klik" programa landu genuen, non eragiketa desberdinak agertzen ziren. Hau da dudan lehen oroimena erakargarria egin zitzaidalako.

2- Gaur egun teknologiarik gustukoena zein da?
-Elena: mugikorrak eta ordenagailuak asko gustatzen zaizkit eta horregatik horiekion ibiltzea gustuko dut baina klaseko gauzak egiteko ez zait asko gustatzen teknologia berriak erabiltzea, uste dudalako hezkuntzarekin ez dutelako lotura zuzenik izan behar teknologia berriek.

-Raquel: Hainbat teknologia erabiltzen ditut, mugikorra, ordenagailua, tablet-a... baina dudarik gabe gehien gustatzen zaidana, argazki kamera da. Argazkien munduan, aurrerakuntza handiak gertatu dira, eta argazki bat ateratzea eta momentuan ezabatu ahal izatea, abantaila izugarria iruditzen zait. Behin argazkia izanda, gustatzen zait ere ordenagailuan ditudan programa ezberdinekin bera lantzea. Azkenik, guztioi guztatzen zaigulako oroimenak izatea eta bisualki baldin bada hobeto.

-Eider: Teknologiarik gustukoenak argazki kamera eta mugikorrak ditut. Batetik, argazkiak ateratzea eta batez ere hauetan agertzea asko gustatzen zait. Ondoren, irudi hauek eraldatzean ematen dut denbora asko, efektuak aztertzea interesgarria iruditzen baitzait. Bestetik, mugikorrari dagokionez, nire egunerokotasunaren objektu garrantzitsu bat dela esan dezaket. Honen baliabiderik nabarmenena txat-a izan ohi da. Azkenik, aipatu nahiko nuke, hauen presentzia ezinbestekoa dela nire bizitzan.

       Honez gain, ordu honetan ere, komunikatzaile on baten ezaugarriak zeintzuk diren aipatu ditugu talde handian:

o    Komunikatzaile on baten ezaugarriak:
Komunikazio ona izatea oso garrantzitsua da!
- Argi hitz egin
- Entzuleari begiratu
- Arreta erakarri
- Tonu aldaketak
- Gorputza erabili
- Arnasa ondo hartzen jakin
- Isiluneak ondo egin
- Hitz egiten dagoenari ondo entzun

SARRERA

Kaixo!

Elena San Miguel, Raquel Sanz eta Eider Valderrey gara eta Lehen Hezkuntzako 2.mailan ikasten gaude, Leioako kanpusean.

Aurten, arlo berri batekin hasi gara, Informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen Hezkuntza eta arlo honetan, klase teorikoetan egiten ditugun edozein ariketen sintesiak eta azalpenak blog honetan azaltzea eta argitaratzea erabaki dugu.
Blog-aren erabilera zein den ikasten gaudenez arlo honetako praktiketan, gai honekiko ezagutzak hobetzeko asmoz hirunaka blog bat sortu behar dugu.

Hurrengo sarreretan, ordu magistraletan egiten ditugun lan guztiak agertzen joango dira, eguneko datarekin.