2011/10/25

BIDEOA: Komunikazio gaitasunak VS multialfabetazioa

GOGOETA:

            Bideo honek, gaur eguneko hezkuntza eredua egokia den ala ez hausnartzera bidali digu. Kontua da, nota onak ateratzen dituzten ikasleak soilik baloratzen direla, beste denak albo batean utziz. Gizarte honek hoberena baino ez du hartzen, Darwinen teorian bezalaxe, jirafa altuenak bakarrik irauten baitzuten. Askotan titulu batean oinarritzen gara, eta zenbakiek bakarrik dute eragina guregan, pertsonak zenbakiak baino askoz gehiago dira, izaera bat, gogoak, lan egiteko gogoa alegia. Azken finean, oso nota onak atera ditzakezu, eta dena orri horretan gera daiteke. Garrantzitsuena gogoa eta jarrera egokia izatea da.

Horrez gain, eskolen sistema aldatu nahian dabiltza irakasle asko, hala ere, ez dute guztiek hori errespetatzen. Izan ere, irakasle askoren helburua, teoria praktikarekin lotzea da, eta umeengana hurbiltzea. Hala ere, batzuetan teoria hutsa izan ohi da, ikasleok azterketetan bomitatu behar duguna. Horrela, ikasleen motibazio falta eta aspergarritasuna bakarrik lantzen dute, baina ez dira konturatzen, eredu klasikoari lotuta baitaude.

Hezkuntzari dagokionez, aipatu beharra dago, sistema berri honek teknologian duela oinarria. Teknologia hauen bidez azalpenak gauzatzen dituzte, askotan hauei buruz ezer jakin gabe. Honek, prozesuan atzerapena dauka, eta baita irakasleen auto-estiman eragin handia ere. Batzuetan, ikasleek irakasleen gainetik egoten dira eta irakaslea bere umeez zapalduta geratzen da. Gogoan izan behar dugu beti, irakasleok ikasleekin ikasten dugula.



Irakasleak ondo aukeratu behar du klasea
emateko metodologia ikasleak asper ez daitezen.

           Azkenik, teknologia mundu honek bakardadea eta indibidualismoa indartzen du, eta horrek eskolan ere eragin handia izan omen du. Ken Robinsonek esan duen bezala, taldea oso garrantzitsua da lanak aurrera eramaterako orduan, eta berrikuntza hauek lana banandu eta bakartu soilik ez dute egiten. Beraz, esan genezake, hezkuntzaren aldaketa hau era egoki batean lantzen bada, guztiok parte hartuz, gizarte hobeago batera helduko garela. Danok bat izango gara, laguntasuna eta elkartasuna sustatzeko prest.

DATU AIPAGARRIAK:

Gaurko hezkuntza ereduak eta eredu tradizionalak ezberdintasun handiak dituzte, horren arrazoi nagusia teknologia da. Kontua da, lehen irakasleek metodo sinpleak erabiltzen zituztela hala nola, arbela, klarionak eta liburuak eta irakasle “teknologikoek” berriz, arbel digitala, kanoia eta ordenagailuak dituzte bere azalpenen oinarrian.

Honek guztiak, aldaketa nabarmenak ekarri ditu irakasleen alorrean:


Teknologia eta irakaslea hurbilegi
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario