ZER DA WEB 2.0a ?
Web 2.0-a aplikazio tradizionalen garapenaren errepresentazioa da. Aplicazio hauek kolaborazioa sustatzen dute eta eskritorioan dauden aplikazioak ordezkatzen dituzte.Web hau jarrera bat da, eta ez teknologia berria, alegia.
Etapa berri honek, Interneteko proiektu berriak definitu ditu, eta proiektu hauek berritzeko asmoa dute, azkeneko emaitza hoberena izan dadin.Garapen honen bidez, gaur egunean gertatzen diren gauza interesgarrien berri izan dezakegu. Web-a hasi zenean, informazio estatikoa soilik genuen, HTML orrialdeetan eskeinita, hain zuzen ere. Hauek ez zuten aplikazio aldaketarik sufritzen eta aspergarria egiten zitzaigun.
Web 2.0 terminoa Dale Doufherty eta Craig Cline de MediaLive-ren arteko konferentzia batean azaldu zen lehenengo aldiz. Ekitaldi honetan, Web orriaren eboluzioari buruz hitz egiten ari ziren. Asko hitz egin eta aztertu ondoren, 2004an web 2.0a martxan jarri zen.
Interneteko espekulazioak oso handiak izan dira, eta proiektu askok kale egin dute. Izan ere, proiektuak berritu behar dira eta garatzen joan behar dira. Web 2.0 Interneta garatzeko garatu beharreko jarrera bat da.
Web 2.0ak izugarrizko arrakasta izan du eremu desberidetan: ekonomian, sozialetan, eta baita kulturaletan ere.
. EZAUGARRIAK
- Beste erabiltzaile batzuekin kontaktuan jartzea ahalbidetzen du.
- Informazioa gehitzeko arazorik ez dago.
- Nabigatzaile bakar batetik erabiltzea posible da.
- Ikasle eta irakasleen motibazio, kontzentrazio eta ikaskuntza arazoen konponbidea da.
. WEB 1.0 vs WEB 2.0
Irudian ikus dezakegun moduan, web 1.0an ezin da informazioa trukatu, norabide bakarrekoa da. Web 2.0a, aldiz, multidirekzionala da, eta denok konpartitzen dute informazio guztia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario