Gaur arlo honetako lehengo klasea izan da eta gaian murgiltzen hasteko hurrengo bi galderak erantzun behar izan ditugu:
1- Gure bizitzan lehen aldiz izandako esperientzia teknologia berriekin zein izan da?
-Elena: Lehen Hezkuntzako 3. Mailan IKT orduan, ordenagailu gelara joan ginen eta “Paint” erabiltzen erakutsi ziguten apur bat, marrazkiak egiten etab. Asko gustatzen zitzaidan eta pozik joaten nintzen klase horietara.
-Raquel: Txikia nintzela, nire gurasoek apuntatu zidaten mekanografia ikastaro batera, eskolan bertan. Oraindik gogoratzen naiz nire irakasleaz, Jose Luis deitzen dena, oso jatorra eta irakasteko gogo handia zuen. Ondo pasatzen genuen ordenagailuarekin idazteko ikasteko ariketa ezberdinak egiten
-Eider: Nire lehen aldia, Lehen Hezkuntzan izan zen, matematika klaseetan hain zuzen ere. Normalean ariketak, koadernoetan egiten genituen, baina egun batean, ordenagailu gelara jaitsi egin ginen. Bertan, "egin klik" programa landu genuen, non eragiketa desberdinak agertzen ziren. Hau da dudan lehen oroimena erakargarria egin zitzaidalako.
2- Gaur egun teknologiarik gustukoena zein da?
-Elena: mugikorrak eta ordenagailuak asko gustatzen zaizkit eta horregatik horiekion ibiltzea gustuko dut baina klaseko gauzak egiteko ez zait asko gustatzen teknologia berriak erabiltzea, uste dudalako hezkuntzarekin ez dutelako lotura zuzenik izan behar teknologia berriek.
-Raquel: Hainbat teknologia erabiltzen ditut, mugikorra, ordenagailua, tablet-a... baina dudarik gabe gehien gustatzen zaidana, argazki kamera da. Argazkien munduan, aurrerakuntza handiak gertatu dira, eta argazki bat ateratzea eta momentuan ezabatu ahal izatea, abantaila izugarria iruditzen zait. Behin argazkia izanda, gustatzen zait ere ordenagailuan ditudan programa ezberdinekin bera lantzea. Azkenik, guztioi guztatzen zaigulako oroimenak izatea eta bisualki baldin bada hobeto.
-Eider: Teknologiarik gustukoenak argazki kamera eta mugikorrak ditut. Batetik, argazkiak ateratzea eta batez ere hauetan agertzea asko gustatzen zait. Ondoren, irudi hauek eraldatzean ematen dut denbora asko, efektuak aztertzea interesgarria iruditzen baitzait. Bestetik, mugikorrari dagokionez, nire egunerokotasunaren objektu garrantzitsu bat dela esan dezaket. Honen baliabiderik nabarmenena txat-a izan ohi da. Azkenik, aipatu nahiko nuke, hauen presentzia ezinbestekoa dela nire bizitzan.
Honez gain, ordu honetan ere, komunikatzaile on baten ezaugarriak zeintzuk diren aipatu ditugu talde handian:
o Komunikatzaile on baten ezaugarriak:
Komunikazio ona izatea oso garrantzitsua da! |
- Argi hitz egin
- Entzuleari begiratu
- Arreta erakarri
- Tonu aldaketak
- Gorputza erabili
- Arnasa ondo hartzen jakin
- Isiluneak ondo egin
- Hitz egiten dagoenari ondo entzun
- Entzuleari begiratu
- Arreta erakarri
- Tonu aldaketak
- Gorputza erabili
- Arnasa ondo hartzen jakin
- Isiluneak ondo egin
- Hitz egiten dagoenari ondo entzun
No hay comentarios:
Publicar un comentario