2011/11/11

Azaroak 11a: AURKEZPENAK EGITEN

        Gaurko goizean, hainbat taldek aurkezpenak egin ditugu, seik konkretuki.Aurkezpen hauek, Alaitzek lehenengo egunetan banatutako testuei buruzkoak izan dira. Orokorrean, denek teknologiari buruz hitz egin duten arren, aurkezpen batzuk beste batzuk baino interesgarriagoak izan dira.

Hurrengo aurkezpenak izan dira gaurkoak: 

. XX.mendetik aurrera agertu diren teknologien garapena: Aurkezpen honetan, teknologien garapena islatu dute bideo baten laguntzaz. Bertan, berrikuntza hauen garapena erritmo handiegia daukatela azaldu dela, eta gure gizartera oso arin heldu direla.

. Eskola web 2.0 : Aurkezpen honek ipuin batean murgildu gaitu. Ipuin honetan narratzaile bat ageri zen, eta bi pertsonak hainbat pertsonaien papera gauzatu dute. Bere ahotsei atentzioa jartzeko, kandela batzuk erabili dituzte. Ipuin honetan, web 2.0n egindako aurrerapenak azaldu dira.


. Baliabide teknologikoen hezkuntzaren baliabideen antolakuntza: Aurkezpen hau azaltzeko "power point " batez baliatu dira. Bertan, IKT-aren aldaketa eta eredu desberdinak azaldu dituzte. Horrez gain, eskolan zentratuz, hezkuntzaren antolaketari buruz aritu dira, praktika inobatzaileak eta eskoletako eraikuntza nahiz kudeaketa azalduz. Antolamendu horretan, zuzendari eta koordinatzailearen papera azpimarratu dute. Azkenik, hurrengo mezua bidali digute: IKTak fabrikatzen duten enpresak gurekin jolasten ari dira, etengabe apurtzen ari baitira. Hori dela eta, oso zaila da IKTak eskolan integratzea.


. Informazioaren gizartea, teknologia hezkuntzan :Aurkezpen honetan ere, "power point"-a erabili dute bere lana azaltzeko. Lan hau informazioaren digitalizazioari buruzkoa izan da, eta bertan ematen diren prozesuak azaldu dira, haien artean, globalizazioa garrantzitsuena izanik. Horrez gain, berrikuntza teknologiko ezberdinei buruzko azalpenak eman dituzte, hala nola, skype, email, tuentia e.a. Hala ere, hauek sortzen dituzten arazoei buruz ere aritu dira, esaterako, pribautasunaren inguruan. Azkenik, hurrengo ideia nagusia azaldu digute: " Gizartea gure teknologien menpe dago".

. Teknologia berriak eskolan: Gizartea etengabe aldatzen ari da teknologia berriak direla eta, eta hori eskolara eraman behar dugu. Berrikuntza hauek eskolara eramatean hainbat arazo sortzen dira, eskola gehienetan metodologia tradizionala dutelako oinarrian. Horrez gain, Web 2.0ren inguruan ere aritu dira, informazioa biltzeko filosofia dela definituz. Lan honi eurek egindako bideo bat erantsi diote.



No hay comentarios:

Publicar un comentario