2011/11/02

"LOS ORDENADORES PROVOCADORES DE EMOCIONES": Gure beharrak zerrendatu eta eztabaidatu

2011ko urriak 21a

            Gaurko klasea bitan banatu dugu:

ERLAJATZEN

        Hasteko, aurreko egunean irakurritako testuen ideia nagusiak  azaltzera irten dira klase aurrera talde bakoitzeko pertsona bat, gure kasuan Raquel irten da.
Konturatu gara, publikoaren aurrean hitz egiten dugunean, urduri jartzea normalena dela, batez ere aurretik inoiz egin ez dugun ekintza denean. Urduritasun hori ekiditeko edo alde batera uzteko ahaleginak egin behar dira, pentsatu behar dugu gure etorkizuneko lana ikasleen aurrean hitz egitea izango dela, azalpenak ematea eta hauei laguntzea.
Gure egunerokotasunean, hainbat egoera zailen aurrean baliabide ezberdinez baliatuz aurre egitea lortu behar dugu, urduritasuna alde batera utziz eta segurtasuna demostratuz. 





“LOS ORDENADORES, PROVOCADORES DE EMOCIONES”

        Guzti honen ostean, talde handiagoetan banatu gara, testu bera genuenak elkarrekin, hauen gaietan gehiago sakontzeko. Horretarako,testua irakurrita izan eta gero gure beharrak izan daitezkeenak zerrendatu ditugu, beti ere irakasle paperean jarrita:

-        Irakasle gisa prestakuntza gehiago teknologia berriei dagokienez. Honekin lotuta, ze nolako aplikazioak erabil ditzakegun klasean irakasteko.
-        Pertsonen arteko harremana sustatu, hau da, nahiz eta teknologia berriak erabili, teknologia berriek pertsonok egin ditzakegun lana egiten ez uztea.
-        Teknologia berriei esleitzen diegun sexu ezberdintasunak ekidin.
-        Mugak jartzea teknologia berrien sorreran. Erabili bai, baina neurriekin, azken finean pertsonak gara..
-        Teknologia berriekin heziketa arduratsu bat eskaini eta jaso.

No hay comentarios:

Publicar un comentario