2011/11/02

BESTE KLASE BAT

2011ko urriaren 28a.

        Urduritasuna sumatzen da gelan, ikasleak ez daude lasai eta horretarako musikaz baliatuko gara, giro aproposa lortzeko helburuarekin. Dinamika hau erabiliko dugu isiltasuna lortzeko asmoz eta bitartean ikasteko zailtasunei buruz hausnartuko dugu, erresistentzia hauei aurre egiteko balorea zein izan beharko den pentsatuz.


Begiak itxita eta isiltasunean minutu batzuk egon ostean, lan taldean hasi bezain pronto zarata heldu da berriro ere gelara.
Lortu beharko dugu isiltasun horren iraunkortasuna luzatzen...

  
        Ostean, irakaslearen rolan sartu gara hurrengo astean gure ikasleak izango direnei azalpenak egin behar dizkiegulako eta horretarako gure burua prestatu behar dugu, urduritasuna alde batera utzi eta seguru sentitu.
Aurreko sarreretan hitz egin dugun testuaren inguruan oraindik ere puntu ezberdinak landu behar ditugu eta hori egin ostean, datorren ostiralerako horren aurkezpena prestatu  behar dugu klase aurrean azaltzeko.
Gure kasuan, azalpen hori egiteko ipuin eta power point batez baliatuko gara, bertan teknologia berrien inguruan ditugun idei garrantzitsuenak islatzeko eta era berean gure kritika pertsonala egiteko.
        Esan behar dugu zortea izan dugula, taldekide guztiak iritzi bera dugulako egunean dagoen gai honen inguruan eta horrek lana erraztu digulako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario