Gaurko klasea antolaketan oinarritu da, batik bat. Klaseari hasieran, Alaitzek talde bakoitzaren bloga-k bere korreora bildatzea eskatu ditu, hori izango baita notaren erdia. Notaren beste erdiak aurkezpenak hartuko du, beraz, aurkezpenen datak finkatzea erabaki dugu gaur. Horretarako, orri zuri batean, taldekideen izenak jarri ditugu, bere bloga gehituz eta nahiago dugun eguna aukeratu dugu. Ondorioz, guk geuk, datorren astean egiteko erabakia hartu dugu, aurkezpena nahiko bideratuta dugulako.
Gaurko egunean, gelako ikaskide bik egin dute aurkezpena, Maialen eta Olatzek, hain zuzen ere. Power point bat aurkeztu dute irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak azalduz. Izan ere, berrikuntza berri hauek gure bizitza eta kulturaren zati handi bat bihurtu dira. Gauzak horrela, teknologiak eskoletara ere hedatu dira, eta beraz, irakasleek gaitasun batzuk garatu behar izan dituzte hauei egokitzeko. Honek ikaragarrizko porsezua suposatzen du, IKT hauek eskaintzen diguten informazioa ondo jaso behar baitugu, gero geure ikasleei azaltzeko. Azalpen honek mundu errealeko gaiak arakatu eta pentsamolde kritikoa bideratu beharko dute. Azken helburua, ikasleek gaitasun hauek bereganatzea izango da, eta teknologia berri hauen erabilpena ulertzea, horrela, berrikuntza hauen hurbilpena gauzatuko dugu.
Azkenik, aurkezpena bukatuta, bakarkako lana egiten utzi gaitu, aurkezpenak lantzeko. Batzuetan, zarata gehiegi egiten dugunez, eta lan egin nahi dugunok ezinezkoa dugunez, kanporatzeko erabakia hartu du irakasleak. Hori baita ikasteko duen aukera bakarra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario