GURE AURKEZPENA
Klase aurrean egin dugun aurkezpena egiteko baliabide ezberdinak erabili ditugu, hala nola, power point bat, bideo bat eta ipuin bat. Hirurak guk egindakoak izan dira, power point-ean aurreko sarreretan landutako datu eta informazioa sartu dugu modu eskematikoan, bestetik bideoaren edukia, teknofilia eta teknofobiaren arteko ezberdintasunak agertzeaz gain irakasleek egin behar izan duten teknologia berriekiko moldaketa agertzen da eta azkenik, ipuina.
Ipuina hiruren artean asmatutakoa da eta honekin islatu nahi izan duguna izan da teknologia berriak ez direla oinarria izan behar, ez dutela beti erdigunean egon behar, gizartearen balioak garrantzitsuagoak baitira.
Bukatzeko, argi geratzea gustatuko litzaiguke, erabilitako baliabide hauek guk sortutakoak izan direla, ez ditugula inondik atera.
Mil esker gure aurkezpena entzuteagatik!
GURE AURKEZPENAREN SENTSAZIOA
Bostgarrenak izan gara aurkezpena egitera atera garenak. Aurreko talde guztiak, oso ondo egiten ari zirela konturatu gara, beraz, urduriak nabaritzen hasi gara. Zelan aurkitu, bagenekien, izan ere, behin baino gehiagotan entsaiatu dugulako.
Hala ere, beti dago, txarto egitearen beldur, hitz egiterakoan trabatzea, egindako bideoa ezin ikustea... Baina azkenik, atera gara, urduri, baina atera gara. Hasieran konturatu gara, gure ahotsa ez zegoela oso finko, egia esanda, dardarka zegoen.
Aurkezpena aurrera joan ahala, lasaitzen joan gara, eta amaitzean, urtean zehar egin dugun lan handia saritua izan dela konturatu gara, hau da, ondo egin dugula.
No hay comentarios:
Publicar un comentario