2011/11/03

"LOS ORDENADORES PROVOCADORES DE EMOCIONES": Kritika

               Gure taldeari aurreko sarreran aipatu dugun bezala "Los ordenadores provocadores de emociones" testua tokatu zaigu eta horren inguruan egindako guztien ostean kritika egitera pasatu gara:

Teknologia berriek gaitzak izan ez ezik, onurak ere dituzte.

Onura nagusiari dagokionez, teknologiek gizarteari kultura eta hezkuntzaren komunikazioa sustatzen dutela esan genezake. Hala ere, adituen arabera, teknologia berri hauen erabilera handiegiak ez dator bat geure asimilatzeko portzentajerekin, hau da, bilatzen dugunaren eta ulertzen dugunaren balantzea desorekatuta dago. Hori dela eta, hauek erabiltzea komenigarria da neurrian eginez gero.

Jakiteak mundua aldatzen du, eta gure mundua aldatzen aria da gure ezagupenaren eraikinarekin batera. Horregatik, hezkuntzak bere helburuak, bere pedagogiak eta bere didaktikak aldatu behar ditu hauek lortu ahal izateko. Etorkizunera begiratu behar du eta jendearen beharrak asetu behar ditu, teknologia eroso eta praktikoa izan dadin.

Hezkuntzaren sare birtualak sistemaren oinarrizko unitateak dira. Honek diseinua, instrumentu elektronikoen elaborazioa, irakasleen formakuntza berriak eta testuinguru sozialen aldaketa dakar. Mende berri honetan, sareak asko garatu dira multimediari esker, hezkuntzan erabiltzen den programa garrantzitsuenetariko bat, alegia. Baliabide berriak agertu dira, dokumentuak, artxiboak e.a. lana errazten dutenak.

            Gaitzei dagokionez, esan genezake, teknologiak aurrera egiten duela abiadura azkarrean, hori dela eta, irakasleak inguru berri honetarako prestatu behar dira. Teknologiek bizitzeko era aldatuko dute, eta gu prest egon behar gara datorrenari aurre egin ahal izateko. Dinamika honen aurrean, hezkuntzak helburu oso garrantzitsua du; bere printzipioak, metodologiak, sistemak, gaitasunak eta konpetentziak aztertu beharko ditu eta testuinguru berri honetara egokitu. Hiruki didaktikoaren prozesua aldatu beharko du, hau da, irakasle, ikasle eta prozesuaren arteko erlazioak aldatu beharko ditu, curriculuma kontuan izanik.


            Honek guztiak lan ikaragarria eskaintzen digu, aldaketa izugarria, batez ere azken urteetan irakasle bezala aritu diren hezitzaileentzat. Berrikuntza hauek emozioetan eragin handia sortarazi ditzakete,  frustrazioa da sentsaziorik ohikoena.

            Horrez gain, paradigma berri baten bila joan beharko ginateke, hau da, hezkuntza sistema aldatu ez ezik, jarrerak ere aldatu beharko genituzke. Baliabide berriak geure beharretara egokitu beharko genituzke, efikazia handiena lortuz.
           
            Guzti honen ondorioz, gizarte industrial eta gizarte teknologikoaren arteko trantsizioan bizi gara. Eskolak gizarte industrial batean lan egiteko diseinaturik daude, izan ere, hauek prestatzen dituzten pertsonak fabrika batean edota ofizina industrialetan lan egiteko bideratuta daude. Murgiltzen ari garen gizarte berri honetan, informatika munduan lan egiteko pertsonak prestatu beharko dira. Horretarako, hezkuntza sistema telekomunikazioetan oinarritu behar da, eta ez garraioan.

          Gaur egun, norbaitekin geratzeko, mezu elektronikok erabiltzen ditugu, batik bat. Lehen, aldiz, bertaraino joaten ginen garraio publikoa zein pribatua erabiliz. Berdina gerta liteke eskolarekin. Momentuz, eskolaraino joan behar gara kontzeptu berriak ikasteko. Etorkizunean, aldiz, ez dugu beharrezkoa izango bertaraino joatea, etxetik egingo ditugu ikasketak baliabide teknologikoei esker.

No hay comentarios:

Publicar un comentario